Ornodun taldeko izakiek hezurdura bat dute, batzuetan kartilagoak eta beste batzuetan hezurrak dituzte. Kasu askotan biak aldi berean edukitzen dituzte gorputzeko atal ezberdinetan. Hezurdura honek hazkuntza prozesuan zutabe bat eskaintzen du eta horregatik ornogabeek baino tamaina handiagoa lor dezakete.

Hezurdura honetan, oso antzinakoak diren batzuk kenduta, kaskezur bat egon ohi da, bizkar-hezur bat eta bi pare abar gorputzean. Forma batzuetan hauek ez dira agertzen, eboluzioaz galdu direlako, adibidez baleak.

Kaskezurrak inteligentziaren garapena baimendu du, burmuina, begiak eta belarriak babesten dituelako. Guzti hauen garapena erraztean ornodunek aldaera ekologiko azkarragoa edukitzea baimentzen duela uste da.

Aurretik aipatutako hezurrek gorputzaren mugikortasuna errazten dute. Mugimendu hau lortzeko orokorrean giharrak erabiltzen dira, eta zuzenean konektatzen dira hezur eta kartilagoetara.


Web-orri honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-ak eta gure cookie-n politika onartzeko baimena ematen ari zara. Sakatu esteka informazio gehiago izateko: Cookie-n politika.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies