Itsaski gehienak klase honetakoak dira: karramarroak, izkirak, ostrakodoak… Euren gorputza 3 zati ezberdinetan banatuta dute: abdomena, toraxa eta burua. Kanpo eskeletua dute eta brankeak. Gehienak itsastarrak dira eta marea artean bizi ohi dira. Baina badaude ur gezatakoak eta baita lehortarrak ere. Gazteak direnean nauplius izeneko larba osatzen dute. Buruan dituzten apendize kopuruaren arabera banatzen dira krustazeoak. Askok lau antena pare dituzte buruan, begi handiak euren buruari itsasiak eta euren atzean barailak izaten dituzte janaria murtxikatzeko. Euren atzean bi maxila dituzte laguntzeko.

Toraxean oinez egiteko hankak dituzte eta askok hagin edo pintzak dituzte hemen ere. Abdomenean beste apendize pare batzuk dituzte eta emeek hauek arraultzak heltzeko erabiltzen dituzte.Tamaina aldakorra da oso.

Web-orri honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-ak eta gure cookie-n politika onartzeko baimena ematen ari zara. Sakatu esteka informazio gehiago izateko: Cookie-n politika.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies