Arrainak animalia ornodunak dira, gehienean poikilotermoak (“odol hotzekoak”), uretan bizi direnak eta hatzdun gorputz-adarrik ez dutenak. Hegatsak izaten dituzte. Gehienek gorputz ezkataduna eta isats-hegal batean amaitua daukate. Maizenik, arnasketa zakatzen bidezkoa izaten da.

Arrainena aniztasun handiko talde parafiletiko da. Izan ere, monofiletikoa izateko, arrain guztiak biltzen dituen taldeak tetrapodo guztiak ere bildu beharko lituzke. Sailkapen tradizionalak lau azpitaldetan banatzen ditu:

  • Agnatha klasea, barailarik gabeko arrainak. Talde parafiletikoa da.
    • Cyclostomata azpiklasea (lanproiak eta mixineak)
    • Ostracodermi† azpiklasea. Barailarik gabeko arrain korazadunak.
  • Placodermi† klasea. Arrain korazadunak.
  • Chondrichthyes klasea, eskeleto kartilaginosoa dutenak.
    • Elasmobranchii azpiklasea (marrazoak eta arraiak)
    • Holocephali azpiklasea (itsas katuak)
  • Osteichthyes klasea, eskeletoa partzialki edo osorik osifikatuta dutenak. Parafiletikoa da.
    • Actinopterygii azpiklasea, erradiodun hegalak dituztenak.
    • Sarcopterygii azpiklasea, gingildun hegalak dituztenak (zelakantoak)

Goiko taldeetako batzuk parafiletikoak direnez gero, nomenklatura filogenetikoa iristearekin arrainak eskema zehatzago batez sailkatu dira. Hauek dira talde nagusiak:

  • Myxini klasea
  • Pteraspidomorphi† klasea
  • Thelodonti† klasea
  • Anaspida† klasea
  • Petromyzontida edo Hyperoartia klasea
    • Petromyzontidae (lanproiak)
  • Euconodonta† klasea
  • Galeaspida†
  • Pituriaspida†
  • Osteostraci†
  • Gnathostomata infrafiluma (ornodun barailadunak)

Web-orri honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-ak eta gure cookie-n politika onartzeko baimena ematen ari zara. Sakatu esteka informazio gehiago izateko: Cookie-n politika.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies